BIDEOA: Gulliver iritsi da Zumaiara

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2014ko aza. 20a, 20:01

Datorren larunbatean, azaroak 22, arratsaldeko 6retan, Zumaiako Musika Bandak Kontzertu Didaktikoa eskeiniko du Maria eta Jose ikastetxeko aretoan: GULLIVERREN BIDAIA ipuina, hain zuzen. Gaur, Itzurunen agertu da Gulliver...

Bost eta hamar urte arteko umeei zuzenduta, Gulliver pertsonaia famatuaren ipuina musikarekin uztartuko du Udal Musika Bandak. Kontalari lanetan, Esti Curiel izango dugu. Ludotekako haurrek egindako marrazkiak ere erakutsiko dira. Denok gonbidatuta, larunbatean kontzertu original honetaz gozatzera!