ZUMB: bihar 13-14 ikasturteari hasiera emango dio

Zumaiako Udal Musika Banda martxan jarriko da bihar, oporraldia eta gero. 2013-14 ikasturtea oso kargaturik datorkie bandako lagunei, proiektu ugariz kargatuta: kontzertuak, emanaldi didaktikoak, klarinete maratoia, CD baten grabazioa San Pedro Abesbatzarekin batera, danborradak, kalejirak etabar luze bat.

Bihar, beraz, lehenengo entsegua izango dute bandako lagunek. Espero dugu ikasturte emankorra izatea eta arrakastatsua.

Harremanetarako telefono zenbakia 635751215 izango da: kide berriak, lehengo kideak berriz jotzen hasteko, kontzertuetaz galde egiteko...

Animatu!