Udaberriko kontzertua emango du ZUMBek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2013ko mar. 7a, 14:27

ZUMB, Zumaiako Udal Musika Banda, Udaberriko kontzertuko prestakuntzan dabil burubelarri. Oso berezia izango da aurtengo kontzertua. Musika estilo anitzak jorratuko digu egitarauak, opera garaian hasita eta egungo musikara arte. Kontzertua larunbatean izango da, 19:30ean, Alondegian.Kontzertu hau, Usurbilen ere gozatzeko aukera izango da, martxoaren 10ean, eguerdiko 12:30etan, Zumaiako Musika Banda gonbidatua izan baita aurten, SOINURBIL 2013 Musika Astera.

Franz von Suppé musika konpositoreak idatzitako operen artean ezagunetarikoa, Light Cavalry operako oberturak emango dio hasiera kontzertuari, hain ospetsua den klarineteko cadenza duen pieza. Jarraian Donostiako portuko giroa dastatzeko parada izango dugu elegantziaz jantzitako Donosti Zaharra martxa-kalejirarekin.

Egungo konpositorea den Philip Sparken Portrait of a city-rekin, Britania Haundiko estiloan sartuko gara bete-betean. Eta jarraian, kontzertuko star-piece gozatzeko aukera izango dugu, bandako gazteenak bakarlariak izango direlarik, hain zuzen: Paula Zubia, Leire Azkoitia , Malen Trenado, Gorka Ibarra, Ioseba Alberdi, Ignacio Otaño, Ainhoa Urteaga, Cristina Garitano, Oihane Alvaro, Ander Olaizola,  Unai Sasiain,  Markel Goikoetxea eta Iker Uranga.

Eta bukatzeko, Rock musika atsegin dutenen gusturako bi pieza: Queen eta Deep Purple, 70-80 hamarkadetako taldeen musika.

Eta hau dena, martxoaren 9an, larunbata, arratsaldeko 7:30etan, Alondegian. Denok gonbidatuta zaudete!