Gaël Fayeren ENE HERRI TXIKIArekin hasiko gara

Erabiltzailearen aurpegia irakurrimatte 2023ko ira. 7a, 16:57

Bagatoz hamabigarrenez, hamahiruko dozena borobiltzera.

Aurtengo ikasturteari Gaël Faye idazle eta musikari frantses-ruandarraen Ene herri txikia nobelarekin ekingo diogu. Irailaren 12an izango da, arratsaldeko 18:00etan Alondegiko Moila gelan. Ateak zabalik daude etorri nahi duen guztiarentzako.

Azpian duzue liburuari eta idazleari buruzko informazio gehiago.

Ene herri txikia (frantsesez: Petit Pays) Gaël Fayeren lehen eleberria da. 2016ko abuztuaren 24an argitaratu zuen Grasset argitaletxeak eta arrakasta handia izan zuen. Kritika onak jasozteaz gain, Goncourt Akademiak 2016ko sarirako hautatu zuen. Egileak azpimarratzen du eleberria ez dela autobiografikoa, bere istorioan inspiratuta baizik. 2019an euskaratu zuen Irati Bereauk eta Igela argitaletxeak argitaratu zuen. 

Argumentua

Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean.  Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen  gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere “herri txikian”, Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean.

Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.

Filma

Petit pays izeneko film egokitzapena egin zuten 2020an, Éric Barbierek zuzendua eta Gaël Fayerekin batera idatzitakoa. Ruandan filmatu zen. 

Kritikak

Petit pays kantua