Gune elkarteak antolatutako II. Zine-forum zikloa Donostiako Kresala elkartean: Larunbat honetan, "El silencio del agua"

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2014ko mai. 2a, 10:22

Larunbatean, maiatzak 3, Gune elkarteak antolatutako zine-forum zikloaren barruan El silencio del agua filma eskainiko da. Aurtengoa II. zikloa da eta gaia Emakumeen lankidetza, bakegintzarako giltza.

Donostiako Kresala elkartean izango da 17:00etan. Doan eta interesa duen guztiari irekia, eta filma ikusi ondoren solasaldirako tartea irekiko da.

Sabiha Sumar zuzendari pakistaniarraren lehen film luzea da "El silencio del agua" eta 2003an Locarno (Suizan) bi sari jaso zituen, zuzendari eta emakumezko aktore onenarena.

SINOPSIA: 1979. urtea, Charkhin, Pakistango Pendjabeko herrixka bat. Aïcha emakume alaia da, inoiz bere iraganaz hitz egiten ez duena. Bere senarraren hil zenetik, semea da bere bizitzako erdigunea. Salim, mutil ona, gozoa, amestia, Zoubidaz maitemindua dago. Pakistanen, Zia-ul-Haq jeneralak hartu du boterea. Salim musulman fundamentalista talde batean sartzen da. Pixkanaka Zoubida alde batera uzten du. Bitartean Aïcha bere semearen bat-bateko aldaketaz kezkatzen hasten da. Bestalde, Sikh talde bat Indiatik erromesaldian iristen da herrira. Horietako bat, 1947an mulsulmanek bahitutako arrebaren bila dabil. Iragana bortizki ateratzen da azalera.