Iratxe Molinuevorekin solasaldia, haurrengan sentsibilitatea eta espiritualtasuna esnarazteari buruz

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2013ko api. 25a, 08:58

Ostiral honetan, apirilaren 26an, Gune elkartearen denboraldi honetako azken solasaldia izango da. Iratxe Molinuevo hezitzailea izango da gurekin, eta landuko duen gaia, Orientalore: haurrengan sentsibilitatea eta espiritualtasuna esnarazteko. Hitzordua, ohi bezala, Zumaiako Foronda jauregian izango da, 19:30ean, eta elkartzen den jendearen arabera, hitzaldia euskaraz ala gaztelaniaz izango da.

Hemen dituzue Iratxek bidalitako hitz batzuk, bere lana pixka bat ezagutzeko:

"ORIENTALORE ETXEA haurren eta familien arretarako zentrua da. Gerturatzen direnen artean eskola-arrakasta hobetu nahi du eta haien garapen eta hobekuntza pertsonala sustatu. Ongi ikertutako eta landutako oinarri klinikoa orientabidetzat hartuta, haratago abiatzen da, oraindik esploratu gabeko inteligentzietara, historia bakoitzaren trazu lodietara zein xehetasunetara, bai gure errealitate bakarrari bai aukeraz eta diferentziaz irakasten diguten harreman bakoitzari erantzuna emanez. Gauzak ongi egiteko, haurrek merezi bezala, Izatean sustraituta teknika eta artea erabiltzen du eremu berrietara abiatzeko, norberaren gaitasun harrigarriak aurkituz... gure mugekin, urratsez urrats, egunetik egunera pixkat haratago... eta baleike"

Eta bere bloga, hementxe sakatuz: http://orientalore.blogspot.com.es/.