Inauteriak 2017

INAUTERIAK ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko ots. 22a, 19:53

Iritsi dira Inauteriak eta urtero bezala Zumaiako Herri Eskolak ostiralean (hilak 24) emango dio hasiera urteroko ospakizunari. Euskal inauteria da gurea: ikasleek mailaz maila eta mozorroz mozorro erakustaldi koloretsu eta ederra eskainiko diote gurera hurbilduko den orori.

Hitzordua Sagarbideko jolastokian izango da arrasaldeko 14:45ean.

Segidan, herri erdigunerantz abiatuko da desfilea eta Beheko Plazan emango zaio amaiera ekitaldiari.

Eguraldia txarra egiten badu emankizuna Aitzuri frontoian (LH) eta Aita Mariko aretoan (HH) emango da.

ONDO ONDO PASA INAUTERIAK!

EUSKAL INAUTERIAK

http://www.zumaialhi.eus