SOHüTA (CHÉRAUTE)- ZUMAIA ELKARTRUKEA

(Jarduerak Zumaian)

(Jarduerak Sohutan)

 

Zuberoako Sohüta herriko Lycée du Pays de Soule ikastetxea gurekin harremanetan jarri eta 2015-16 ikasturtean , martxoaren 4tik 18ra bitartean, gure DBH 4ko hainbat ikaslerekin elkartrukea antolatzea erabaki dugu.

Elkartrukearen helburua proiektu batean elkarrekin aritzea da, URA gai hartuta eta frantsesez/euskaraz hainbat gairen inguruan lanketa bat egitea da gure asmoa: energía berriztagarriak, araztegia, zentral hidraulikoak, balea-arrantza…

 


 

Aukera hori DBH 4ko ikasle guztiei zabaldu zaie, atzerriko bigarren hizkuntza gisa Frantsesa edota Natur Zientziak ikasten ari diren ikasleei. Gure ikasleek astebete egingo dute Sohütan (martxoaren 11tik 18ra arte) eta Sohütakoak , berriz, Zumaian izango dira martxoaren 4tik 11ra bitartean. Elkartrukea irauten duen bitartean elkarren etxeetan egongo dira.

Urtarrila eta Otsaila bitartean elkarren berri izango dute eta gutunak trukatuz egingo dute lehen kontaktua.

Zumaiarren aldetik, parte hartzaileen kopurua 29 ikasletakoa da  eta Sohüta herrian dauden bitartean denetariko ekintzetan gozatzeko aukera izango dute: Ski irteera, Mauleko alpargata lantegiari bisita , dantza eta irrati tailerra euskaraz, Vernako kobazulora bisita , zentral hidroelektrikoari bisita, bertan Natur Zientzien eta Fisikaren inguruko klaseak jaso….

Sohütarrek ere , bere aldetik, araztegia bisitatuko dute, Flysha eta Algorriko interpretazioa zentroa, Albaola museoa pasaian, Getaria eta Balenciaga museoa e.a.

 


 

Sohütako lizeoak 380 ikasle ditu eta haietariko 160 barnetegian daude eskolan bertan. Irakaskuntza orokorra eta teknikoa eskaintzen du eta ikasleen ehuneko 60a bertakoa da eta ehuneko 40a Pirineo Atlantikoetakoa eta Landetakoa. Nekazaritza inguru batean kokatuta dago eta ikastetxeak kultura eta nazioartekotasuna bultzatzen du ikasleen jarrera irekia bilatuz.” Akitania- Euskadi euroeskualdea”ren barruan  proiektua aurkeztu zen bi ikastetxeen artean eta 5.000 euroko diru-laguntza jaso da proiektua aurrera eramateko.

 

Osorik irakurri

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide