ZUMAIAR PALISTAK TXAPELDUN!!

     Aurten zumaiar pilotariek izugarrizko erakustaldia eskaini digute Gipuzkoako Pala Txapelketan. Urtarrilean hasi eta maiatzaren erdialdera bukatzen den txapelketa horretarako honela osatu genituen zumaiar pilotarien taldeak:

 

     Alebin neskak: ZH1, ZH2, ZH3

     Alebin mutilak: ZUMAIA

     Infantil neskak: ZUMAIA-ZHE

 

 

   

     ZH2koak finalaurrekora iritsi ziren eta beste hirurek (ZH1, ZUMAIA, eta ZUMAIA-ZHEkoek) finalerako txartela lortu zuten.


     Maiatzaren 14an jokatu ziren final guztiak Loiolako frontoian, oso giro politean, eta partidu bikainak ikusteko aukera izan genuen. Zumaiarrek hiru final jokatu eta bi irabazi zituzten. Alebin mutilak (ZUMAIA) eta Alebin neskak (ZH1) txapeldun geratu ziren eta Infantil neskak (ZUMAIA-ZHE), berriz, txapeldunorde.

 

 

     Hauek izan dira talde bakoitzeko partaideak:

 

     ZH1 (neskak): Nora Zuazobide, Nahia Zubia eta Nahikari Osa.

     ZUMAIA (mutilak): Kimetz Urain, Mattin Salegi eta Jakes Aginaga.

     ZUMAIA-ZHE (neskak): Eire Salegi eta Nekane Etxabe.

     ZH2: Alaitz Aramendi, Alaia Azkue, Oihane Etxaide

     ZH3: Maren Zearreta, Awa Diouf, Nahia martin

 

 

 

 

 

 

Osorik irakurri

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide