Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolak doakoak izango dira 2023-24 ikasturtean

Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra matrikulazioa zabalik egongo da Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletan 2022an eta 2023an jaiotako haurrentzat

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolak doan izango dira datorren ikasturtean. Zumaiako haur txikiak, beraz, dohainik etorri ahal izango dira herriko Haurreskoletara!

Matrikulazio epea Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra izango da. Online matrikulatu nahi dutenek www.haurreskolak.eus webgunean egin ahal izango dute.

* Arrangoleta 943-862292 arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus

* Eskola Txikia 943-865345 eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus