Zumaiako gazteok EH Bildu!

Hamarnaka gazte elkartu ginen joan den ostiralean EH Bilduko zerrendakide gazteak babestu, eta EH Bilduren aldeko botoa eskatzeko. Zumaiako gazteok asko dugu jokoan igande honetan. Zumaian bizi nahi dugu, eta herritik gertu egin nahi dugu lan. Horretarako EH Bildu da tresna eraginkorrena.

Mundua ez da botoa emanda bakarrik aldatzen, baina botoa ematea ere beharrezkoa da. Boto gutxik erabakiko dute alkatetza, eta gazteok erabakigarriak izango gara. Igandean ez gelditu etxean: bozkatu EH Bildu!