Etxegabearen heriotzaz

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016ko ots. 17a, 16:10
Etxegabe bat hil da da gaur goizaldean Zumaian. Ez da heriotza bat gehiago.

Gertakari batek asaldatu du Zumaia gaur goizaldean. Etxegabe bat hil da kale gorrian. La Caixaren bulegoaren kanpoaldean, gaua barruan kartoi artean nola edo hala babestuz igarotzen ari zela. Aspaldiko gaurik hotzenari ezin izan dio aurre egin.

 

Ezin da ezkutatu gertakari hau. Ez da heriotza bat gehiago. Gaur eguneko gizartean gero eta ageriago da klaseen arteko banaketa. Aberatsak aberatsago, eta pobreak eta klase ertaina deitzen duten horretakoak gero eta pobreago. Ez da berez etorri den zerbait. Gizarte honetako eredu ekonomikoa ankerra da, bihotzik gabea, eta pertsonak daude horren atzean. Norbaitzuk hartutako erabakien ondorio da gero eta ankerragoa den klase banaketa hau.

 

Nola liteke hainbeste etxe huts dauden herri batean etxegabe batek gaua kale gorrian igaro beharra izatea? Arazoa oso gordina da, eta ezin da ezkutatu Zumaia idelista baten argazkia saldu nahi izanaren erabakiaren azpian. Arazoei aurre egin behar zaie, eta ezkutatuz ez dira konpontzen, larritu baizik. Azaleratu egin behar dira, eta horregatik, EH Bilduk bat egiten du bihar, osteguna, Magnolioan egingo den elkarretaratzearekin. Eskubide Sozialen Kartak egin du deialdia, eta 19:30ean izango da.

 

EH BILDU