Zumaia errefuxiatuentzat babes-hiri izateko eskaera erregistratu dugu

Gaur goizean, Zumaiako EH Bilduko udal taldeak Errefuxiatuen harrerari buruzko adierazpen instituzional bat aurkeztu du udaletxean. Azken asteotan, beren herrialdeetako egoera larriaren ondorioz Europara datozen errefuxiatuen kopuruak gora egin duela eta, EH Bildu eta PSEEko ordezkariak EAJren ordezkariekin adierazpen instituzional bateratua adosten saiatu gara. Egunak aurrera joan dira, eta ez dugu erantzunik jaso. EAJko ordezkarien inakzio hau ikusita, bai EH Bilduko baita PSOEko zinegotziek ere, gure eskaera propioak aurkeztea erabaki dugu, datozen egunotan adierazpena adosteko borondatea azaltzearekin batera . HEMEN IRAKUR DEZAKEZUE ADIERAZPENA OSORIK: http://issuu.com/ehbilduzumaia/docs/errefuxiatuak_adierazpena

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!