Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.