Etxegabetzeei buruzko ikerketa integralaren aurkezpena egingo dute apirilaren 18an, 18:30etik aurrera, Etxape zentro sozialistan.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk ostegunean, hilaren 18an, Zumaian. 19:30ean Amaiako plazan izango da (euria balego Alondegian) eta Larraitz Ugartek eta Arritxu Iribarrek hartuko dute parte.
Gipuzkoako organoak plazara programaren barruan, kontzertua izango da otsailaren 18an, ostegunean, San Pedro Parrokian. Oscar Rodriguezek emango du kontzertua, 20:00etan hasita.
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.