Saio honetan aztertuko dira (eta deseraikiko dira) osasunaren eta edertasunaren izenean eraikitako hainbat mito. Era berean, loditasunari dagokionez, nork bere buruarekin (eta besteekin) duen harremana landuko da, Edurne Pujana Daiteke aholkularitzako kidearen eskutik.
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.