Apirilak 13, larunbata 10:00. XXIV. Olagarro-zopa lehiaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan. 11:00. Hamaiketako musikatua Joxe Mendizabalekin, Kofradiako plazan. Jarraian, kantu kalejira. 14:00. Denak txosnetara! argazkia. 14:30. Herri bazkaria txosna gunean. Ordu berean, ikasle eta gazte bazkaria Torreberri gaztetxean. Bazkalostean, Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa. 17:30. Herriko txarangaren eta Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira. 18:00. Urrezko aizkolarien XXVII. Banakako txapelketaren lehen kanporaketa, Odieta pilotalekuan. 18:30. Herriko txarangaren kalejira. 21:30. RPG-7, Habemus Papam, Istilu, Hoben eta Ballium taldeen kontzertuak, Torreberri gaztetxean. 22:00. DJ Davila, Kofradiako plazan. 22:30. Akaleia, EZEZEZ eta Rukula taldeen kontzertuak, txosna gunean.
Herri kirolak izango dira apirilaren 13an, 18:00etan, Gurrutxaga plazan santelmoetako repetizioen barruan.
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Joaquin Mazon. Aktoreak: Leo Harlem, Juan Manuel Montilla 'El Langui'. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta seme-alabarik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean, eta gauetik goizera adoptatutako bost seme-alaben behin-behineko tutore bihurtzen da: bakoitza herrialde eta jatorri desberdinekoa. Tonik aurre egin beharko die mundu modernoko desberdintasun kulturalei eta aitatasun-erronkei, eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela ohartuko da. Apirilaren 12, 13, 14 eta 15ean, 19:30ean. Apirilaren 13an 17:00etan ere bai.