Apirilak 6, larunbata 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira. 12:00. Txupinazoa, San Telmo ermitan. Jarraian, musika eskolako trikitilariek lagunduta, herrira jaitsiera. Ondoren, hamaiketakoa Itxas Gain elkartearen eskutik. 12:30. Zumai txarangaren eta trikitilarien kalejira. 13:00. Euskal dantzen emanaldia, Ondartxon. Euria eginez gero, Zumaienan izango da. 13:45. Zumaiako arku dantza, Kofradiako plazan. 14:30. Gazte bazkaria, herri eskolako frontoian. Bazkalondoan Elektrotxorongo elektrotxarangaren kalejira. 17:00. Itsasoko herri kirolak haurrentzat, Odietan. 18:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira. 21:30. DJ sesioa Murxi, Saizar, Huegun eta Guijarekin, Torreberri gaztetxean. 22:00. Gazte Eguna txosna eremuan, eta Perlata, Neallta Fola eta Skareggekasko taldeekin. 22:30. Bide Batez taldearen dantzaldia, Kofradiako plazan.
'Hona bostekoa!' komiki erakusketa izango da ikusgai martxoaren 27tik apirilaren 8ra Alondegiko Oxford aretoan. Mattin, Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Aritz Ibarra Agirrezabal eta Koteto komikigileen lanak izango dira ikusgai. Egunero, 18:00etatik 20:00etara.