Txiribuelta elkarteak deituta, edoskitzearen inguruko saioa egingo da larunbat honetan, 11:00etan, Branka eraikinean.
-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.
Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten eta urte hauetan guztietan egindako lana erakusten duen Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen izeneko erakusketa zabalduko da bihartik apirilaren 3a arte, Oxforden. Erakusketaz gain, beste haintzat ekintza izango dira: Martxoak 24. Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia. 19:00etan Oxford aretoan. Martxoak 25. Ume jolasak eta tailerrak. 12:00etan, Kofradiako plazan. Martxoak 31. Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan, Oxford aretoan. Apirilak 1. Mannequin Challenge erraldoia. 12:00etan, Kofradiako plazan. Apirilak 2. Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua. 12:30ean, Oxforden.
Zuzendaria: Barry Jenkins. Aktoreak: Trevante Rhodes, Andre Holland, Janelle Monae, Ashton Sandres. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.Chiron mutil beltz bat da, eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaro zailak izan ditu Miamiko auzo bortitz batean. Urteak igaro ahala, homosexuala dela onartuz joango da, eta espero ez duen lekuetan aurkituko du maitasuna. Baina senideen aurrejuzguei eta auzoko mutilen indarkeriari egin beharko die aurre. Ordutegia: Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.