Argazkigintzan hasteko ikastaroa antolatu du Distira Argazki Elkarteak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 29a, 15:00
Distira lehiaketa sozialeko Sonia Alvarezen argazkia. (Sonia Alvarez)

Apirilaren 22tik ekainaren 3ra artean izango da argazki ikastaroa. Jada eman daiteke izena.

Distira Argazki Elkarteak ikastaroa antolatu du argazkigintza ikasten hasi nahi dutenentzat. Ikastaroa apirilaren 22tik ekainaren 3ra artean izango da. 

Guztira, 22 orduz luzatuko da eta prezioa 100 eurokoa da.

Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko distiraelkartea@gmail.com helbidera