Gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek Azpeitiko karnabaletatik itzultzeko

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 11a, 09:00
Astelehen karnabala, Azpeitian. (Uztarria)

Astelehenetik asteartera gauean izango da zerbitzua martxan Azpeitiko jaietara hurreratutako lagunak Zumaiara bueltatzeko.

Behin Zumaiako inauteriak amaituta, herritar ugari Azpeitira bertaratutako han ospatuko dituzten karnabalak disfrutatzeko. Pertsona horiek etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua berezia jarriko du Lurraldebusek astelehenetik asteartera arteko gauerako. Hala, lau autobus izango dira gauerditik ordu txikiak arte.

Busak Azpeitiko anbulatorio aurretik aterako dira ondorengo orduetan: 01:00, 02:30, 04:00 eta 06:15ean. Busek Zestoan eta Zumaian egingo dituzte geldialdiak.