Entzule ugari 'Euskara, bestela ez gara' zikloko lehen saioan

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 8a, 11:00
'Euskara, bestela ez gara' zikloko lehen saioko une bat. (Miriam Romatet)

Haur eta gaztetxoen hizkuntza erabileraz aritu ziren atzo arratsaldez Oxford aretoan Larraina euskara taldeak antolatutako zikloko lehen saioan.

Gaiak interesa pizten duela nabari da. Izan ere, haurren eta gazteen euskararen erabilera izan zuten hizpide atzo arratsaldez Oxford aretoan, Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen saioan. Horretarako, egindako ikerketa baten datuak entzungai izan ziren Jaime Altunak, Ibon Manterolak eta Belen Urangak protagonizatutako mahai-inguruan. Etorkizunera begira ere jarri ziren hizlariak.

Otsailaren 21ean izango dute hurrengo saioa. Orduan, adimen artifiziala eta euskara izango dute gaia.