Enpresen eraldaketa digitalerako programa antolatu du UKUEk

Andrea Zipitria 2023ko abe. 4a, 12:00

ETE digitala Urola Kostan egitasmoaren deialdi berria jarri du martxan UKUEk. Eskualdeko enpresa ertain zein txikiei zuzendutako programa da, eta helburu du eraldaketa digitalean laguntzea. Interesa duten enpresek, izena eman beharko dute. 

Enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko asmotan, Urola Kostako Udal Elkarteak ETE digitala Urola Kostan egitasmoaren beste edizio bat antolatu du.

Eskualdeko enpresa ertain zein txikiei zuzendutako programa da, eta asmoa du horiek Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza ematea eta digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten laguntzea. 

Horretarako, ekimen hau lau helburu edo urrats garrantzitsuren banatu dute:

1. Digitalizazioari buruzko informazioa jasotzea. Horretarako, jardunaldiak eta bakarkako bilerak aurreikusi ditu Udal Elkarteak.

2. Enpresen digitalizazio-maila ezagutzea (diagnosia)

3. Enpresaren eraldaketa digitalerako estrategia garatzea eta lan ildoak identifikatzea (Digitalizazio plana).

4. Lehen urratsak emateko laguntza (proiektu pilotuaren definizioa eta finantzaketa iturrien bilaketa)

5. Digitalizazio prozesuan ikasitakoa partekatzea (praktika oneko gida eta amaierako jardunaldia)

Izen-ematea

Interesa duten eskualdeko enpresek, izena eman beharko dute parte hartzeko. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da.