Astinduren 'The Blues Brothers' emanaldirako sarrerak salgai jarri dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abe. 4a, 09:00
Korrontzi taldeak eta Astindu eta Oinkari dantza taldeetako kideek emanaldia eskaini zuten Zumaienako aretoan (Miriam Romatet)

Ekitaldia abenduaren 23an izango da, larunbaterekin; bi saio izango dira, 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena, Aitzuri pilotalekuan.

Astindu Zumaiako dantza elkartea ikuskizun berezia prestatzen ari da urte bukaerarako The Blues Brothers izenburupean. Musika eta dantza uztartuko dituen ekimena abenduaren 23an izango da; bi saio izango dira, 18:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena, Aitzuri pilotalekuan. Ekitaldirako sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan. Helduen sarreraren prezioa 9 eurokoa da eta haurrena 5 eurokoa, 12 urtera arte.