Porra

Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena?

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 09:00

Galderari erantzuten dieten herritarrak Euskaraldiko produktu sortaren zozketan sartuko dira. Zozketan parte hartu nahi dutenek igandeko 24:00etara arte izango dute parte hartzeko aukera. 

Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izango da, eta Baleike Gukak Euskaraldiko produktu sorta zozkatuko du. Zozketan parte hartzeko galdera bati erantzun beharko da: Zein da zure aitona-amonei entzun izan diezun hitzik politena? Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan egin dezakete, eta igandeko 24:00etara arte izango dute parte hartzeko aukera.