Janari Bankuko ordezkariek eskerrak eman dizkiete elikagai bilketan lagundu dutenei

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 28a, 11:00
Iazko bilketako irudia. (Sara Utrera)

Gipuzkoako beste zenbait herritan bezala, janari bilketa egin dute igaro berri den asteburuan Zumaian. Kolaboratu zuten guztiei eskerrak eman dizkiete Janari Bankuko Zumaiako ordezkariek. 

Azaroaren 24an eta 25ean, ostiralean eta larunbatean, janari bilketa erraldoia egin zen Zumaian, lurraldeko hainbat herritan bezala. Janari Bankuko Zumaiako ordezkariek ohar baten bidez eskerrak eman dizkiete herritarrei, kanpainan lagundu dutenei zein boluntarioei.

Herritarrek izan duten erantzun onari esker, gutxi gorabehera, lehentasunezko 6.100 kilo elikagai eta bonotan 5.996 euro bildu dira, oharraren arabera. "Urtean zehar boluntario lanetan ibiltzen garen guztion partetik, Zumaiako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu beste behin eman duten erantzun bikainagatik eta baita, nola ez, bi egun hauetan boluntario lanetan ibili diren guztiei ere", amaitu dute.