'Maitasun-ordu bi eta igurtzi zenbait' erakusketa ikusteko azken eguna bihar da

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 25a, 12:00

Hilabetez izan dira ikusgai Oxford aretoan Auritz Iñurrieta Orbezua, Ander Amuriza Orue eta Katza artisten lanak. Asteburu honetan izango dute herritarrek bilduma ikusteko azken aukera. 

Urriaren 26az geroztik Harriak programaren barruan antolatutako Maitasun-ordu bi eta igurtzi zenbait erakusketa ikusgai izan da Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, Auritz Iñurrieta Orbezua, Ander Amuriza Orue eta Katza artistek erakusketa honetarako espresuki egindako lanak ikus daitezke. 

Dozenaka bisitari jaso ditu erakusketak asteotan guztiotan. Aretoak ateak itxi aurretik, asteburu honetan izango dute zumaiarrek bilduma ikusteko azken aukera. Gaur eta bihar zabalduko dute Oxford aretoa, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.