Zumaiak ordezkaritza izango du 22 urtez azpikoen Munduko Zesta Punta Txapelketan; izan ere, Gonzalo Agirre da bertan aritzeko Espainiako selekzioak hautatu duen puntistetako bat. Mexikon jokatuko dute txapelketa azaroaren 21etik 25era eta 18 urteko zumaiarrak Ortzi Aldazabal berriatuarrarekin (Bizkaia) osatuko du bikotea.
Espainiako selekzioaren beste bikotea Gorka Mugartegik eta Eñaut Urreistik osatuko dute, eta, besteak beste, Frantziako, Kubako eta Mexiko bertako puntistak izango dituzte aurkari. Emakumezkoetan, bestalde, Maite Ortiz de Mendibil Zumiako Pilota Elkarteko kide ohiak ere lehiatuko du txapelketa.