Gabonak antolatzeko bilera egingo da azaroaren 28an

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 19a, 10:00

Gabonetako egitaraua zehazteko, herriko talde zein eragileekin bilera egingo du Zumaiako Udalak. Azaroaren 28an izango da, 19:00etan hasita, Alondegian.

Gabonak antolatzeko bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duen guztientzat.

Hala ere, bilerara etorri ezin baina parte hartzeko gogotsu dauden elkarte edo norbanakok edozein proposamen aurkezteko aukera izango du. Horretarako, Alondegia kultur etxeko bulegora lasai zuzendu daitezke (943-86 10 56 / kultura@zumaia.eus).