Haurrei, nerabeei eta familiei zuzenduriko baliabideen berri eman du udalak

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 16a, 09:30

Zumaiako Udalak eta Gizarte Zerbitzuetako kideek baliabide horiek erabiltzera deitu dute. 

Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu udalak, familia elkarbizitzan, egoera pertsonalean, gizarte harremanetan, komunikazioan edota guraso eta heziketa arduran sortzen diren kezka eta zailtasunak aztertu eta laguntza emateko helburuarekin. 

Gizarte Zerbitzuetako langileek, hezitzaileek, psikologoek, psikomotrizistek eta bestelako profesionalek eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak. Zerbitzu horien berri ematen duen eskuorria kaleratzearekin batera, laguntza zerbitzuok baliatzera deitu dituzte herritarrak. 

Zumaiako Udalaren webgunean kontsultatu daitezke guztiak ere.