Genero-indarkeria adineko emakumeen aurka: arazo ikusezin bat izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa gaztelaniaz izango da.
Monica Ramos Toro izango da hizlaria. Ramos antropologia eta gerontologoa da, eta adineko emakumeen aurkako tratu txarren eta genero indarkerian aditua da. Adineko emakumeen kontrako biolentzia ezkutuan dagoena errealitate bat bezala jotzen du, eta problematika hau ezagutu eta mahai gainean jartzeko aukera izangoda osteguneko saioan.