Interesa piztu du Telmo Lazkanok Oxforden emandako hitzaldiak

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 15a, 09:10
Oxford aretoa bete egin zen atzo. (Utzitakoa)

Sakelako telefonoen erabilera goiztiarrak gaztetxo eta nerabeengan sor ditzaketen arazoen inguruan jardun zuen atzo Telmo Lazkanok Alondegiko Oxford aretoan eskaini zuen hitzaldian. 

Nerabeen garrasia liburua atera berri dute Telmo Lazkano irakasle eta teknologia berrietan adituak, eta Maitane Ormazabal terapeuta urretxuarrak. Sakelako telefonoen erabilera okerrak, eta sare sozialek nerabeengan duten eragin kaltegarriez hitz egiten dute argitalpen horretan.

Gai horren inguruko hitzaldia eskaini zuen Lazkanok atzo arratsaldez Oxford aretoan. Zumaiako Herri Eskolako Telmo Deun guraso elkarteak antolatu zuen saioa, baina herritar guztie zabalik zegoen. Gaiak kezka sortu du guraso askoren artean, eta aretoa bete egin zen; ehun bat lagunek jarraitu zuten hitzaldia.

Bigarren hitzaldi bat emango du Lazkanok datorren asteartean. Kasu horretan, Sagarbideko aretoan izango da, 18:00etan hasita.