Pantailen erabileraz hitzaldia emango du Telmo Lazkanok datozen bi astearteetan

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 13a, 12:00

Guraso Elkarteak antolatu ditu hitzaldiak, pantailen erabileraz hausnartzeko helburuarekin. Bihar izango da lehen saioa, 18:00etan Alondegian.

Pantailen erabilera goiztiarraz gogoeta egiteko premia dagoela uste du Guraso Elkarteak, eta gaiaren inguruko bi formazio saio antolatu ditu datozen bi astearteetarako. Bihar izango da bata, Alondegiko Oxford aretoan; eta hilaren 21ean bestea, Sagarbideko aretoan. 18:00etan hasiko dira biak ere.