'Chinas' filma ikusi ahal izango da asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 10a, 10:30

Arantxa Etxebarriaren filma larunbatean, igandean eta astelehenean botako dute Aita Mariko zine aretoan, 19:30ean.

Asteburu honetan, antzerkiaz ez ezik, zinemaz gozatzeko aukera izango da Aita Mariko zine aretoan. Izan ere, Arantxa Etxebarriaren Chinas filma botako dute larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egingo dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen.