Informatikako klaseak antolatu ditu Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 25a, 13:00
Hogarrean eman daitezke ikastaroetarako izenak.

Nagusiei zuzendutako informatika ikastaroak antolatu ditu Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak, Kzgunearekin batera. Izenak dagoeneko eman daitezke.

Azarorako informatikarekin lotutako hiru ikastaro antolatu ditu Beheko Plaza elkarteak bere bazkideentzat. Kzgunearekin elkalanean antolatutako formazio saioak dira hauek.

Programatutako ikastaroak hauek dira:

Google Argazkiak. Antolatu argazkiak hodeian. (Euskaraz)

Datak: Azaroaren 2an eta 3an. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

Oinarrizko Internet. Ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen. (Gaztelaniaz)

Datak: Azaroaren 6tik 17ra. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

Google aplikazioak zure smartphonean. (Euskaraz)

Datak: Azaroaren 20tik 30era. Ordutegia: 16: 00etatik 18: 00etara. (Euskaraz)

Interesdunak Gurrutxaga plazako gizarte zentrotik (hogarra) pasa daitezke izena ematera, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 12:00etara.