Txandak osatu dituzte dagoeneko Ludotekan

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 8a, 09:35
Haurrak eta gurasoak izko abenduan egindako familientzako ekintza batean.

Udazkenarekin batera ekingo diote Zumaiako Ludotekako ikasturte berriari. Izena eman duten haur guztien artean zozketa egin dute eta erabaki dituzte dagoeneko txandak.

Haur ugarik eman dute izena Ludotekako ikasturte berrirako. Ume bakoitzak aurrez erabakitako egunetan joan ahal izango du Itsaskiroldegian kokatutako zerbitzu honetara. Udalak azaldu duenez, lehentasunak kontutan hartu dituzte zozketa bidez zerrendak osatzerako orduan.

Txanden zerrenda hemen ikus daiteke.