Dagoeneko bi urte igaro dira Zumaiako Emakumeon Etxeak ateak zabaldu zituenetik. Ordutik, ehunka hitzaldi, tailer, ikastaro, mahai inguru eta jarduera izan dira bertan, eta herriko emakumeen topagune bilakatu da. Urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezia izango da igandean, urriaren 1ean.
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua antolatu dute egun horretarako. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Miren Amuriza bertsolariak Maddi Gallastegik jarritako gaien bueltan arituko dira, Oihana Rodriguez eta Gari Otamendi musikarien erritmora. Urteurrena ospatzera gonbidatu dituzte zumaiarrak.