Ludotekako izen-ematea zabaldu dute

Intza Trula 2023ko ira. 25a, 17:00
Ludoteka.

Urriaren 3ra bitartean eman ahalko da izena Ludotekan; emailez, Ludotekako buzoian edota Ludotekan bertan aurrez aurre.

Ludotekan izena emateko epea zabaldu dute urriaren 3ra arte, eta dagoeneko informazio guztia eta izena emateko bete beharreko orriak eskuragarri jarri dituzte. 

Ikasturtea hastearekin batera bueltan da Ludoteka, 6 eta 12 urte bitartzekoentzat zerbitzua. Jostailu eta jolas ezberdinen bitartez haurren nortasuna garatzea du xede zerbitzu hezitzaileak, eta haurrek zuzeneko arreta jasotzen dute bertan. 

Urriaren 2an zabalduko dituzte ateak berriz ere, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era. Lehen aste horretan, gainera, ate irekiak egingo dituzte. Ludoteka zerbitzua, aldiz, urriaren 20an hasiko da martxan.

Haur bakoitzak astean bi egunetan joateko aukera izango du eta guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Gainera, norberaren lehentasunak zehazteko aukera eskaintzen da izena emateko bete beharreko orrian. 

Hori horrela izanik, izena eman aurretik jarraibide nagusiak arretaz irakurtzea eskatzen da, ondoren izen-emate orria egoki betetzeko.

Izena emateko aukera egongo da urriaren 3ra bitartean, eta, izen-emate orria betetzeaz gain, beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Hiru aukera egongo dira inskripzioa egiteko:

  • Dena ludoteka@zumaia.eus helbidera bidalita. Dokumentuak PDF formatuan bidali behar dira eta ez dira argazkiak onartuko.
  • Ludotekako buzoian, paper guztiak sobrean sartuta.
  • Ludotekan bertan aurrez aurre hilaren 25etik 29ra 11:30etik 14:00etara bitartean, edota, urriaren 2an eta 3an 16:00etatik 19:30era.