Datorren ostiralean eta larunbatean jaietan murgilduta egongo dira Artadiko auzotarrak, San Migel jaiak direla eta. Hori horrela, bi egun horietarako egitarau zabala prestatu dute haur, gazte zein helduentzat; hala nola txakolin dastaketa, bazkaria, bertso afaria, kontzertuak eta puzgarriak izango dituzte auzoan.
Aurten, ordea, ostiral gaua girotzeko asmoz apustu berezia egin du festa batzordeak kontzertuei dagokienez. Izan ere, 21:30etik aurrera Artadi Gazte Kontzertuez gozatzeko beta izango da auzoan; hain zuzen ere, Pig&Kiss, Hoben, Rock! eta FUNKranga taldeak izango dira oholtza gainera igo eta giroa berotzeko arduradunak, azken biak Musika Eskolakoak. Rock! taldea izango da lehena kontzertua eskaintzen; jarraian FUNKranga, Pig&Kiss eta Hoben.
Artadi auzoko jaietara joateko autobus zerbitzua egongo da bi egunetan; Patxita Etxezarretatik aterako da autobusa eta 20:00etatik 22:00ak arte eskainiko du zerbitzua. Itzulera, berriz, 01:00etatik 02:00etara izango da, Artaditik