Zumaiako emakumezkoen traineruak ezin izan du gaurko play-offean garaipenik lortu. Aurreikusita zegoen bezala, gaur hasi dira jokatzen Euskotren Ligan aritzeko play-offak, eta tartean izan da Telmo Deuneko emakumeen trainerua. Hibaika (2023ko Euskotren Ligako seigarren sailkatua) eta Kaiku (ETE ligako bigarren sailkatua) izan dituzte aurkari zumaiarrek, Bermeon jokatu den estropadan. Bada, Telmo Deuneko neskek hirugarren amaitu dute estropada. Azkarrena izan da Hibaika, 10:51.38ko denborarekin, eta bigarren egin du Kaikuk, bi segundotara. Etxekoak, berriz, hiru segundo beranduago zeharkatu dute meta. Telmo Deuneko arraunlaria den Aintzane Urbietaren hitzetan "sentsazio onekin bukatu" dute estropada, hala adierazi du ACTk egindako adierazpenetan. Hain zuzen ere, hiru segunduko tartea besterik ez da izan hiru taldeen artean.
Beraz, bihar arte itxaron beharko da jakiteke zein izango den emakumezkoen gorengo mailan. Portugaleten izango da estropada. Play-offa irabazten duen taldeak lortuko du datorren denboraldian Euskotren ligan jokatzeko postua; beste biak berriz, ETE ligan jardungo dira.