Jai giroan murgilduta daude Oikian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 25a, 15:31

Gaur umeen eguna ospatzen ari dira Oikian, eta arratsalderako puzgarriak, zirku tailerra, disko festa,  Zokormazo afaria eta Manitu eta EIREren kontzertua antolatu ditu festa batzordeak.

Atzo eguerdian eman zieten oikiarrek hasiera sanbartolomeei, eta gaur umeen eguna ospatzen ari dira auzoan. Haurrentzat jolasak, 5x5 futbol txapelketa eta karrikotxe jaitsiera egin dituzte goizean, eta arratsalderako  puzgarriak, zirku tailerra, disko festa, Zokormazo afaria eta Manitu eta EIREren kontzertua antolatu ditu festa batzordea.

Dena dela, festa ez da gaur amaituko, astebururako egitarau zabala prestatu baitute:

  • Abuztuak 25, ostirala: Umeen eguna
    • 10:30. Aurpegi pintaketa eta tatuajeak
    • Jarraian, ume jolasak
    • 12:00. 5X5 futbol txapelketa
    • 13:00. XV. Karrikotxe jaitsiera
    • 16:00. Puzgarriak
    • 18:00. Zirku tailerra
    • 21:00. Disko festa eta Zokormazo afaria
    • 23:00. Manitu eta EIREren kontzertuak
  • Abuztuak 26, larunbata: Baserritarren eguna
    • 11:00. Artisau azoka
    • 14:00. Euskal parrilla
    • 17:00. Sagardo dastaketa
    • 19:00. Hamarru elektrotxaranga
    • 22:30. Fan&Go
    • Ondoren, DJ Davila eta Patx
  • Abuztuak 27, igandea: Jubilatuen eguna
    • 12:00. Omenaldia
    • Jarraian, pilota partidak: Larrañaga-Albeniz VS Etxaniz-Gartzia
    • Eguardian, jubilatuen bazkaria
    • 17:00. Herri kirolak: Mugika, Ezpeleta, Mugertza eta Corchero.
    • Ondoren, idi probak: Etxabe-Palazio eta Labaka
    • Egunean zehar, "Gure Boza".
    • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak
  • Abuztuak 28, astelehena: Mozorro eguna
    • 11:00. Meza
    • 12:00. Bertso poteoa Julio Soto eta Uxue Alberdirekin
    • 14:30. Paella jana
    • 18:00. Jokoak
    • 22:3o. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak
    • Gauerdian, txin-txin herrikoi 

Argazkiak: Aiora Larrañaga, Oikiako festa batzordea eta Sara Utrera.