Goizeko urpekaritza bataioen eta bizi poteoaren ondoren, bazkalostean etxeko txikiek izan zuten Kuadrilla Egunaz disfrutatzeko tartea. Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunartean igaro zuten arratsaldea Beheko Plazan eta Kofradian.
Alde batetik, Beheko Plazan apar festaz gozatu zuten gaztetxoek. Eta, bestetik, Kofradian, Mariskal DJak dantzan jarri zituen bertaratu ziren lagun guztiak, eta bero egiten zuen arren, ez zen inor gelditik geratu.