Zarauzko Ikurrina lortzeko lehia izango dute gaur Telmo Deunen bi traineruek

Intza Trula 2023ko abu. 19a, 09:00
Telmo Deuneko arraunlariak. (Onintza Lete Arrieta)

11:15ean hasiko da ETE ligako estropada Zarautzen; KAE1 ligako traineruak, berriz, 12:00etan egingo du. Arraun festa ez da hor amaituko ordea, Euskotren eta Euskolabel ligetako traineruek ere arratsaldean izango baitituzte estropadak.

Zarautzen lehiatuko dira gaur KAE1 eta ETE ligako Telmo Deunen traineruak. Zumaiako Telmo Deuneko emakumeen traineruak 11:15ean jokatuko du estropada, gizonezkoenak, berriz, 12:00etan.

ETE ligako trainerua bigarren postuan da gaurko egunez, lehenengo sailkatuak -Kaiku Nortegasek- baino bost puntu gutxiagorekin. Sailkapen orokorrean bigarren posturari heltzea eta Zarauzko Ikurrina lortzea izango dute gaurkoan helburu.

KAE1 ligako traineruak 12:00etan uretaratuko dira, eta bostagrren postu horri heldu eta pasa den astean bezala bere txandan lehenengo postuan sailkatzea izango dute helburu. Igande arratsaldean izango du ligako azken hitzordua KAE1 ligako traineruak, Bilbon.

Arratsaldean jarraituko du arrauneko festak Zarautzen, Euskolabel eta Euskotren ligetako estropadekin. Eusko Tren ligako traineruak izango dira uretaratzen lehenak, 17:15ean. Ondoren egingo dute Euko Label ligakoek.