Helburua lortu gabe itzuli da etxera Telmo Deun Pasaiako estropadatik

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 12a, 17:17
Telmo Deunekoak, artxiboko irudian. (Utzitakoa)

Kike Manterolaren neskek garaipena lortu nahi zuten gaurko jardunaldian ere, baina hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute, Kaikuren eta Zarautzen atzetik. Bigarren dira ligan, eta irabaztea dute helburu, atzo bertan Manterolak hedabide honi kontatu zionez.

ETE ligako traineruek Pasaian (Gipuzkoa) jokatu dute asteburuko estropada gaur eguerdian, eta Telmo Deunek lan ona egin duen arren, helburua bete gabe itzuli da etxera, estropada irabaztera joan baitira zumaiarrak. Hirugarren egin du, ordea, Kaikuren eta Zarautzen atzetik.

Kaikuk 10:53,09 denbora egin du, Zarautzek 10:57,23, eta Zumaiak, berriz, 11:01,55.

Kike Manterola entrenatzaileak atzo bertan hedabide honi egin zizkion adierazpenak, taldea egiten ari den denboraldi bikaina dela eta, hemendik irail amaiera bitartean dituzten helburuez: "Segundo batzuk irabazi nahi genituzke, baina ez dago erraza. Kaiku oso indartsu dago, eta baita Zarautz ere".

Mutilak laugarren

KAE1 ligari dagokionez, laugarren egin du Telmo Deunen gizonezkoen traineruak, aurreko asteetako emaitza hobetuz. 20:28,93 denbora eginda Pasaian, bederatzi puntu eskuratu ditu.

Sanpedrotarrak irabazi du estropada gaurkoan, eta hirugarren egin du sailkapenean lider den Lapurdik.