Zumaiak ez du egunik onena izan Hondarribian

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 6a, 18:07
Telmo Deuneko ontzia Mundakan jokatutako estropadan. (Utzitakoa)

Telmo Deuneko arraunlariak Hondarribian izan dira gaurkoan. Zortzigarren sailkatu dira estropadan, baina bosgarren postuari eutsi diote sailkapen nagusian.

KAE 1 ligako arraunlariek hitzordu bakarra izan dute asteburu honetan. Hondarribian jokatu dute estropada arratsaldean, eta bertan izan dira Telmo Deuneko arraunlariak ere. 

Bigarren txandan aritu dira Zarautz, Camargo eta Pedreñarekin batera. Bigarren luzerako jada segundo batzuk galdu ditu Zumaiako ontziak, eta kosta egin zaio gero gainerakoak mendean hartzea. 

Zortzigarren postuan sailkatu da. Dena den, gaurko emaitzak ez du sailkapen orokorrean duen bosgarren postuan eraginik izan, baina gertutik jarraitzen dio Zarautzek, bi puntura.