Giro paregabea Raixta egunaren hasieran, Martxoaren 8a plazan

Intza Trula 2023ko eka. 10a, 12:02

Eguraldi ona lagun dutela hasi dute Raixta edo 'Elkarrekin piztu duguna' Martxoaren 8a plazan. 

Giro ederrean hasi dute Raixta eguna Martxoaren 8a plazara gerturatu direnek. 10:00etan zabaldu dituzte emakume sortzaileek euren postuak; horien artean, bitxigintza, gantxiloz egindako produktuak, zeramika, poltsak, motxilak eta panpinak. Horrez gain, Saharako emakumeen errealitatea ezagutzeko  hitzartzea eta sukaldaritza agroekologikoko tailerra eskaini dituzte. Bestetik, aurretik hitzordua zutenek,  piercing-ak egiteko aukera ere izan dute.