Adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroak antolatu ditu Zumaiako Udalak beste urtebetez. Oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea da ikastaroaren xedea, "zaindutako pertsonekin gertuko harremanak lantzeko", udalak azaldu duenez.
Martxoan hasi eta maiatzera arte iraungo du ikastaroak, eta ondoren ikasitakoa sakontzeko beste saio batzuk ere egingo dituzte ekainean, Eulen enpresako zaintzaile batzuekin batera. Banaiz Bagara elkarteko Pako Aristi arituko da aurtengoan ere irakasle.