Nerabeentzako jarduera ugari izango da datorren hilean

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 5a, 15:00

Kale Heziketa programak eta Gazteguneak antolatu dituzte ekintzak. Surfa, piragua nahiz snorkela egiteko aukera izango dute Zumaiako nerabeek uztailean zehar, baita egun osoko txangoak ere. 

Zabaldu dute nerabeek uztaileko jardueretan parte hartzeko izena emateko epea. Kale Heziketa programaren eta Gaztegunearen eskutik, surfa, piragua eta snorkela egiteko aukera izango dute aurtengoan, eta baita bestelako txangoak ere, aipaturiko bi zerbitzu horietan parte hartzen duten nerabeak giro onean harremandu eta zerbitzuak ezagutzera emateko helburuarekin. Ekainaren 16ra bitarte izango da izena emateko aukera, 688612940 eta 633467132 (Gaztegunea), edo 688850239 (Kale Heziketa Programa) telefono zenbakietara deitu edota mezua bidalita. 

Honakoak dira antolatu dituzten ekintzak:

  • Surfa (Zumaia): uztailak 4, asteartea.
  • Piragua (Zumaia): uztailak 11, asteartea.
  • Snorkel (Zumaia): uztailak 18, asteartea.

Gazteguneak, gainera, programazio propioa ere izango du udan. Ondorengo irteerak antolatu dituzte, eta bakoitzean 24 plaza izango dira:

  • Hernaniko igerilekura egun pasa (Hernani): ekainak 26, astelehena.
  • Zarautzeko portura egunpasa: uztailak 6, osteguna.
  • Paddle (Zumaia): uztailak 13, osteguna.
  • Gaztegunean bazkaria: uztailak 20, ostirala.
  • Arbolismoa (Otxandio): uztailak 21, osteguna.

Aldaketaren bat egonez gero, Instagrameko kontuan (@gaztetxola) argitaratuko dute, eta nerabeei Whatsapp bidez ere jakinaraziko diete. Dena den, gurasoei xehetasunak emateko bilera bat antolatu dute ekainaren 20rako. Gaztegunean bertan izango da, 16:00etan. Bestalde, hezitzaileek gogorarazi nahi izan dute guraso eta tutoreei bideratutako galdetegia zabalduko dutela, eta betetzea eskertuko luketela.