90 urteko zumaiarrak omenduko dituzte bihar Hogarrean

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 3a, 11:00

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta udalak antolatu dute ekitaldia, eta urtero legez, aurten 90 urte bete dituztenak eta beteko dituztenak omenduko dituzte ekitaldian. 

Urtero bezala, 90 urteko zumaiarrak omentzeko ekitaldia antolatu dute biharko, igandea, Zumaiako Udalak eta Beheko Plaza elkarteak. Hogarrean elkartuko dira 12:30ean, senideekin batera, eta beren izenak aipatzearekin batera, lore sorta eta opari bana jasoko dituzte. Mokadutxo bat hartzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek, behin ekitaldia amaitzerakoan.