Rock kontzertuez gozatzeko aukera bihar Portutxiki kantinan

Intza Trula 2023ko eka. 2a, 17:00
Santiago hondartzako Portutxiki kantina (Portutxiki kantina).

Bihar arratsaldean bi rock kontzertu egongo dira Santiago hondartzako kantinan.

Bihar, 19:00etan, Karter eta Natural Project taldeen kontzertuak egongo dira Santiago hondartzako Portutxiki kantinan. Denboraldiko lehen festa izango da honakoa, eta kantinako jabeek azaldu dutenez, "uda osorako majiña bat kontzertu, emanaldi eta azoka" dituzte prestatuta.  Kontzertzuez gain bigarren eskuko eta sortzaile azoka ere egongo da.